Detalle del Blog

Recorte Cartel LV Congreso Nacional Belenista - Vitoria-Gasteiz 2017

Saludo LV Congreso Nacional Belenista 2017 – D. Iñigo Urkullu Rentería, Lehendakari-Presidente del Gobierno Vasco

12 Oct 17
Presidencia FEB
,
No Comments
D. Íñigo Urkullu Rentería, Lehendakari del Gobierno Vasco

D. Íñigo Urkullu Rentería
Lehendakari
del Gobierno Vasco

Lagunok:

Agradezco sinceramente la oportunidad que me brinda la Asociación Belenista de Álava al reservarme un espacio en este Libro Oficial desde el que poder dirigirme a todas las personas que participan estos días en el LV Congreso Nacional de Belenistas de Vitoria-Gasteiz.

La construcción y exhibición de belenes forma parte del ritual navideño en muchas partes del mundo y son innumerables los hogares en los que montar el nacimiento se ha convertido en una actividad lúdica de primer orden, sobre todo para los más pequeños de la casa.

Como es sabido, el Belén de Vitoria-Gasteiz constituye uno de los conjuntos monumentales más importantes del mundo. Cada año, el Parque de la Florida se convierte en una aldea que recrea -a tamaño real- el nacimiento de Jesucristo junto con escenas típicas y cotidianas de esa época. El conjunto se ha convertido ya en símbolo indiscutible de la ciudad, para deleite de sus habitantes y admiración de la comunidad de belenistas, que reconoce su valor.

Además, son innumerables las representaciones del belén que encontramos a lo largo de toda la geografía vasca, lo que da fe del arraigo que tiene esta tradición en Euskadi; más aún cuando hablamos de una tradición que ha trascendido el ámbito meramente religioso para ocupar un espacio en nuestras viviendas, colegios, comercios o empresas.

Estoy seguro de que estos días de alegría y reencuentro que vais a vivir en torno a este congreso servirán para poner en valor una tradición tan popular como querida, y que tantos y tan buenos recuerdos nos traen a muchas personas.

Deseo el mayor de los éxitos a este LV Congreso Nacional de Belenistas de Vitoria-Gasteiz.

Eskerrik asko!

Íñigo Urkullu Rentería – Lehendakaria


D. Íñigo Urkullu Rentería, Lehendakari del Gobierno Vasco

Iñigo Urkullu Renteria Jn.
Lehendakaria

Lagunok:

Bihotzez eskertu nahi dut Arabako Belentzaleen Elkarteak eskaini didan aukera, izan ere liburu ofizial honetan tokia gorde baitit Vitoria-Gasteizko Belentzaleen LV Estatu Biltzarrean parte hartzen ari diren lagun guztiengana zuzentzeko nire hitzak.

Jaiotzak egin eta erakustea Gabonetako errituetako bat da munduko leku askotan; eta jaiotza ipintzea lehen mailako jarduera ludikoa bihurtu da etxe askotan, batez ere etxeko txikientzat.

Jakina da Vitoria-Gasteizko Jaiotza dela munduko monumentu-multzo nagusienetako bat. Urtero Florida parkea herrixka bat bihurtzen da, benetako eskalan birsortzen duena Jesukristoren jaiotza garai hartako ohiko eta eguneroko zenbait eszenekin batera. Multzo hori hiriaren ikur eztabaidaezina bilakatu da, hiritarren atsegingarri eta belentzale taldearen miresgarri, monumentu-multzoaren balioa onartzen dute eta.

Bestalde, ugariak dira jaiotzaren irudikapenak euskal geografian zehar, Euskadin ohitura horrek dituen sustraiak erakusten dituztenak; are gehiago ohitura horrek erlijioaren eremu soila gainditu eta tokia hartu duenean gure etxeetan, ikastetxeetan, saltokietan edota enpresetan.

Ziur nago biltzar horren inguruan igaroko dituzuen poztasun eta elkartze egun horiek baliagarriak izango direla ohitura herrikoi bezain kutun hori balioesteko, askori oroitzapen ugari eta ederrak dakarzkigu-eta gogora.

Arrakastarik handiena opa diot Vitoria-Gasteizko Belentzaleen LV Estatu Biltzar honi.

Eskerrik asko!

Iñigo Urkullu Renteria – Lehendakaria

Deja un comentario